Aurkezpena – Presentación

Ostirala, urriak 26 – Viernes, 26 de octubre

Aurreko ostiralean izan zen Legazpiko Kultur Etxean “El secreto de Gibola”ren aurkezpena. Gogo handia neukan eguna iristeko, baina era berean, errespetu handia ematen zidan aurkezpenak, inoiz ez baitut hainbeste jenderen aurrean hitz egin. Egia da hasiera batean urduriago nengoela, baina ondoren, momentua disfrutatzen saiatu nintzen. Hori bai, bideo batzuk ikusi ditut eta harrituta geratu naiz zein azkar hitz egin nuen! Gauza asko nituen esateko eta ezta ez nuen inor aspertu nahi, beraz, hitz egiten hasi nintzen eta ez nintzen isildu dena bota harte, bueno, ia dena, beti geratzen baita zerbait kontatu gabe. 

El viernes pasado tuvo lugar en la Kultur Etxea de Legazpi la presentación de “El secreto de Gibola”. Tenía muchas ganas de que llegara, pero a la vez me daba bastante respeto la presentación, ya que nunca antes había hablado delante de tanta gente. Es verdad que al principio estaba más nerviosa, pero después del momento inicial, intenté disfrutarlo. Eso sí, he visto vídeos y me he sorprendido ¡de lo rápido que hablé! Tenía muchas cosas que contar y tampoco quería aburrir al personal, así que me puse a hablar y no paré hasta soltarlo todo, o bueno, casi todo, porque siempre queda alguna cosa por contar.

Josema Azpeitiaren kolaborazioarekin – Con la colaboración de Josema Azpeitia

Josema Azpeitiaren sarrera ikaragarri gustatu zitzaidan. Ez nekien zer esango zuen, baina gauza hauetarako Josemarekin kontatzea seguru jokatzea da. Bere diskurtsoak zuzenak, entretenigarriak, orijinalak eta oso dibertigarriak izaten dira. Behin baino gehiagotan gorritu ninduen eta baita harrituta geratu nintzen aipatu zituen gauza batzuekin ere. Josemak daukan alderik ederrenetakoa da prest dagoela idazle ospetsu baten liburua aurkezteko eta baita ni bezain hasi berria den batena ere, eta hori zoragarria da. Uste dut horrekin garbi geratzen dela bera nolakoa den. Bere laguntza izan dut liburua argitaratzeko ibilbide osoan, eta laguntzailea ez ezik laguna ere bihurtu dela esan dezaket.

La introducción de Josema Azpeitia me encantó. No tenía ni idea de lo que iba a decir, pero contar con Josema para estas cosas es apostar a caballo ganador. Sus discursos suelen ser directos, entretenidos, originales y muy divertidos. Me sacó los colores en más de una ocasión, y también me sorprendió con alguna que otra revelación. Si hay algo que me gusta de Josema, es que lo mismo presenta un libro de un escritor de renombre, que se presta a presentar un libro de alguien que acaba de empezar, como yo. Creo que eso dice mucho de su persona. He podido contar con él a lo largo de todo el proceso de publicar el libro, y además de un colaborador, puedo decir que me llevo un amigo.

Gerturatu ziren guztiei – A todos los que se acercaron

Booktrailerrarekin izan genituen hasierako arazo tekniko batzuk aparte, aurkezpena arazorik gabe joan zen (nahiz eta bukaeran eskariak eta galderak ahaztu). Gela jendez goraino bete zen, eta batzuk ezin sartu geratu ziren toki gehiago ez baitzegoen. Kultur Etxea txiki geratuko zitzaigula jakin izan bagenu, beste leku handiago batean egingo genuke, baina egia esan ez nuen pentsatzen hainbeste jende gerturatuko zenik. Han egon ziren guztiei eskertu nahi diet, bai sartu ahal izan zirenei eta baita kanpoan geratu zirenei ere, egun hartan han izatea. Liburuak zenbateko interesa sortu duen ikusteak oso sentsazio ona utzi dit, beraz, nire partetik, eskerrik asko!

A parte de unos problemas técnicos iniciales para poner el booktrailer, la presentación transcurrió sin problemas (aunque al final se nos olvidara el turno de ruegos y preguntas). La sala se llenó, e incluso hubo gente que se quedó fuera porque ya no había sitio para nadie más. Si hubiera sabido que la Kultur Etxea se nos iba a quedar pequeña, habríamos hecho la presentación en otro lugar más grande, pero la verdad es que no me esperaba que fuera a ir tanta gente. Quiero agradecer a todos y cada uno de los que estuvieron allí, a los que pudieron entrar y a los que no, que se tomaran a molestia de acudir al acto. La sensación que se me quedó al ver el interés que ha generado el libro fue muy buena, así que por la parte que me toca, ¡muchas gracias!

Esta entrada tiene un comentario

  1. Earki egon zinen!asko gustatu zitzaidan eta benetan ondo esplikatuta dena! Liburua hasita dut eta engantxatu egiten du! Momentuz oso politta

Deja un comentario

Menú de cierre

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
×
×

Carrito